EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. GIPUZKOA. EMAITZAK

EHAK indar handiarekin sartu da

2005eko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Bost eserleku lortuta eta 70.577 botoekin, EHAK-k herrialdearen panorama politikoa astindu du, hirugarren indar politikoa bilakatu da, eta bigarren indarretik, PSE-EEtik, 8.000 botora geratu da. EHrekin alderatuta, eserleku bat eta mila boto inguru gehiago eskuratu ditu. EAJ-EA koalizioak 56.000 boto eta bi eserleku galdu ditu, baina lehen postuari eutsi dio, alde handiz. PPk ere boto asko galdu ditu, 30.000tik gora. PPren galera lagungarri izan zaio PSE-EEri. EB-Berdeek beren emaitzei eutsi diete, boto batzuk galdu arren. Aralarrek herrialde horretan lortu du bere ordezkari bakarra.g Estitxu Ugarte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.