Politika

EHAK-k gaur ere ez du galdeketaz jarrerarik hartu Eusko Legebiltzarrean

Bozeramaileen Batzordearen bilera egin dute. EAJ, EA, EB eta Aralar galdeketaren tramitearekin segitzearen alde azaldu dira, eta PSE-EE eta PP aurka.

2008ko ekainaren 13a
13:21
Entzun
EHAK-k Eusko Jaurlaritzaren galdeketaz jarrerarik hartu gabe segitzen du. Kontsultarako lege proposamenaz hilaren 27an bozkatuko dute Eusko Legebiltzarrean, eta bitartean tramiteko pausoak betetzen ari da. Gaur Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordearen bileran aritu dira horretaz, eta ikusteko zegoen zer jarrera hartuko zuen EHAK-k tramitearen jarraipenaz, bera izango delako 27ko osoko bilkuran erabakigarria proposamena onartzeko edo ez. Ez du jarrerarik hartu gaur EHAK-k. Nekane Erasukin legebiltzarkideak adierazi du egitasmoa aztertzen segitzen dutela.

EAJ, EA, EB eta Aralarreko bozeramaileak alde azaldu dira, eta PSE-EE eta PPkoak kontra.

Lehengo astean Legebiltzarreko Mahaiak lege proposamena tramitera onartu zuela-eta, PPk horren kontrako idatzia sartu zuen Bozeramaileen Batzordean, eta horretaz aritu dira gaur. Atzera bota dute idatzia, eta asteartean Mahaian bozkatuko dute (EAJ, EA, EB, PSE-EE eta PPk ordezkari banatu dute).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.