Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gaur egingo balira, EHAK alderdiak ia hiru puntutan egingo luke gora eta EAJ-EA koalizioak ia bi puntu galduko lituzke Gipuzkoan. Hori ondoriozta daiteke Neurgi Gipuzkoako Neurgailuak egindako inkestatik.
Aurten EAEn eginiko hauteskundeetan, Gipuzkoarren botoen %18,22 jaso zituen EHAK-k. Bozketa orain egingo balitz, botoen %21,01jasoko lituzke. EAJ-EA koalizioak bozen %38,30 jaso zituen azken hauteskundeetan. Gaur, %36,04eskuratuko lituzke.Aralarrek lortuko lukeen boto kopuruak zertxobait gora egingo luke, inkestaren arabera. Gipuzkoarren bozen %3,96 jaso zituen apirilean, eta %4,36 lortuko lituzke orain.PSE-EE, PP eta EB-Berdeak berdintsu mantenduko lirateke Gipuzkoan. PSE-EE botoen %20,29 izatetik % 20,41 izatera igaroko litzateke; PP %13,32 izatetik %13,52 izatera; eta Ezker Batua-Berdeak, %5,24tik %4,66ra.Politikarien artean, Arnaldo Otegi Batasuneko eleduna da ezagunena gipuzkoarren artean (%94,7k ezagutzen dute). Odon Elorza Donostiako alkatea %94,3k ezagutzen dute eta Maria San Gil PPren presidentea %91k. Horiek dira ezagunenak. Gipuzkoako agintarien artean, Joxe Joan Gonzalez Txabarri ahaldun nagusia da ezagunena, %54,4rekin.
EHAK-k gora eta EAJ-EAk behera egingo lukete Gipuzkoan, bozak gaur egingo balira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu