Euskararen Legea

EHAKren Euskara Berreskuratzeko Lege Proposamena baztertu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarrak atzera bota du Batasunak egin zuen eta EHAK-k aurkeztu duen Euskara Berreskuratzeko Lege Proposamena. Talde guztiek, Aralarrek eta EHAK-k izan ezik lege proposamenaren aurka bozkatu dute.

2006ko urriaren 20a
16:09
Entzun
EHAK taldeko Nekane Erauskinek oso bilkuran salatu duenez "euskal hiztunen eskubide linguistikoak ez daude bermatuta", besteak beste, bere ustez "egungo legea behar bezala betetzen ez delako". Horrenbestez, Erauskinek gaineratu duenez, "euskara ez da ofiziala".

Aralarrek soilik babestu du EHAK-k aurkeztutako lege proposamena. Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak esan duenez, bere alderdia ez dator guztiz bat lege proposamenaren eduki guztiarekin. Hala ere, adierazi du Aralarren iritziz ere beharrezkoa dela hizkuntz politikari buruzko eztabaida zabaltzea.

Bien bitartean, EAJko Arantza Aurrekoetxeak egungo legearen "balioa" defendatu du. Hori dela-eta, nabarmendu duenez "ez da lege berri bat egin behar, erakunde eta herritarrek egungoa bete behar dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.