Legez kanportzeak

EHAKren kontrako ustezko frogak 2005ean murritzegitzat jo zirela argudiatu du defentsak

Auzi saioa egin dute Espaniako Auzitegi Nazionalean, Garzon epailea buru zela, alderdi horren jarduera eteteko asmoz. Frogen balioa auzitan jartzeaz gain, EHAKren aurkako auzia aldi berean Auzitegi Nazionalean eta Auzitegi Gorenean eramatea ez dela zilegi iritzi dio Goirizelaia abokatuak.

2008ko otsailaren 4a
15:54
Entzun
EHAKren jarduera etetea eskatzeko Fiskaltzak froga gisa aurkeztu dituen polizia txosten gehienak 2005ekoak direla nabarmendu du Jone Goirizelaia alderdi horren defentsako abokatuak Auzitegi Nazionalean. 2005ekoak direla, eta garai hartan, froga murritzegitzat jo zituztela EHAKren kontra egiteko. Orduan murritzegiak baziren egun ere hala direla argudiatu du.

Ordutik polizia txostenei erantsi dizkieten datu berri bakarrak EHAKren Usurbilgo (Gipuzkoa) egoitzaren miaketatik datozela erantsi du, eta froga horien aurkezpenaren kontra helegitea dagoela jarrita legez kanpokoak direlakoan. Seguran (Gipuzkoa) Batasuneko zuzendaritzaren kontra egin zuten operazioaren harira miatiu zuten EHAKren egoitza.

Horrez gain, EHAKren jarduera eteteko prozedura aldi berean bi auzitegitan daramatela aurrera salatu du Goirizelaiak, eta hori "lege iruzurra" dela. Hots, Auzitegi Nazionalak eta Gorenak ezin dutela biek gauza berari buruz erabaki, eta kasu horretan, Gorenak duela auziaz erabakitzeko zilegitasuna.

Parte guztiek parte hartu dute auzi saioan: Fiskaltzak, AVT biktimen elkarteak eta Dignidad Y Justiciak ordezkatutako akusazio partikularrak eta EHAKren ordezkaritzak. Hain zuzen ere, alderdi horretako presidente Juan Carlos Ramos izan da epaitegian Goirizelaia abokatua lagun zuela. Heldu direnean kanpoan zain zituzten Alianza Nacional eskuin muturreko taldeko kideek, eta irainka hartu dituzte.

Bihar EAE-ANVren jardueraren eteteari buruzko auzi saioan egingo du Garzonek. Epaitegiko iturriek agertu dutenez, ostegun edo ostiralean plazaratuko du bi alderdien inguruko erabakia.

Auzitegi Nazionalean ez ezik, Auzitegi Gorenean ere abian da bi alderdi horiek legez kanpo uzteko prozedura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.