Politika

EHAKren ustez, PSE-EEk eta Jaurlaritzak aurrekontuetan lortutako aurreakordioa "estrategikoa" da

"Ziur gaude egungo estatutu markoaren erreforman eta herri galdeketan ere adostasuna lortuko dutela", dio EHAK-k. 2008ko aurrekontuak atzera botatzeko eskatu du, "ez direlako nazio eraikuntzaren aldekoak".

2007ko azaroaren 27a
19:34
Entzun
Atzo PSE-EEk Eusko Jaurlaritzarekin 2008ko aurrekontuei buruz aurrekoardioa lortu duela zioen eta, EHAKren ustez, hori ez da horretan soilik geldituko. "Itun hori estrategikoa da, eta ziur gaude egungo estatutu markoaren erreforman eta herri galdeketan ere adostasuna lortuko dutela".

EHAK-k aurrekontuak atzera botatzeko eskatu du, "ez direlako nazio eraikuntzaren aldeko apustua egiten dutenak". Besteak beste, Udalbiltzara dirurik bideratu ez izana egotzi diote Jaurlaritzari, edota euskararen erabilpenaren inguruan behar adina diru jarri ez izana. Hala, osoko emendakina aurkeztuko du, Julian Martinez eta Nekane Erauskin legebiltzarkideek jakinarazi dutenez. AHTri buruz, moratoria eskatu dute, "eztabaida soziala irekitzeko".

"Marko demokratikoaren alde" lan egingo dutela adierazi dute, "independentziaren aukerari atea irekitzeko, baita herri honen garapen ekonomiko eta soziala ziurtatzeko ere".

Jaurlaritzak (EAJ, EA, EB) atzo zioen Eusko Legebiltzarreko beste alderdiekin ere hitz egingo duela aurrekontuez. EHAK-k, baina, "ateak itxi" izana leporatu dio Jaurlaritzari PSE-EErekin egindako aurreakordioagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.