EHBaik argi utzi du PSrekin ez dela akordiorik izan
IHOLDI.EHBaik jakinarazi du PS alderdiarekin ez zela inongo akordiorik izan, ezta solasaldirik ere. Erreakzio hori sozialistek Iholdiko kantonamenduan Daniel Oltzomendi EHBairen hautagaiari sustengua eman ondoren dator. Orduan akordio zurrumurruak zabaldu ziren. EHBaik argiki dio: «Fermuki galdegiten diegu PS eta bere arduradunei ez berri batzuk hedatzea ez direlarik xuxenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu