EUSKAL HERRIA

EHEk elkarretaratzea egin du kontratazioetako hizkuntz irizpideei Espainiak jarritako helegitearen aurka

Espainiako Estatuaren abokatuak kontratazioetako hizkuntza irizpideen aurka Lezoko eta Anoetako udalei jarritako helegitea dela medio, elkarretaratzea egin du Euskal Herrian Euskaraz-ek Espainiako Gobernuaren Gasteizko ordezkaritzaren aurrean. Bideoa: [Youtube]http://youtu.be/6qhZI1TnaYA[/Youtube]

2013ko maiatzaren 17a
15:10
Entzun

Euskaldunon aurkako erasorik ez! Euskarari lehentasuna lelopean egin dute elkarretaratzea. Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak eta egitasmoaren parte diren gainontzeko erakunde publikoek babesa eta elkartasuna azaldu zieten Lezoko eta Anoetako udalei. Euskara sustatzeko 39 erakunde publikok hartutako erabakiek legea urratu dutelakoan egin du estatuak bi udal horien aurka. Horri erantzunez, Gipuzkoako Diputazioko Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak esan du proiektuaren hasieratik abokatuekin elkarlanean aritu direla eta guztiz zilegi dela egin dutena: "Ziurtasun juridikoa izan dugu beti oinarri".

"Halako eraso makur baten aurrean euskaltzaleok ez gara espaloitik jaitsiko, eta erantzuten jarraituko dugu. Ez guztiok, ordea. Non dago Hizkuntza Politikarako sailburuordea? Non? Zertan ari da Baztarrika jauna euskaldunon aurkako eraso eta mehatxuak etengabeak diren honetan? Euskaldunon menpekotasunean oinarritzen al da hainbestetan aldarrikatzen duen elkarbizitza?", dago idatzita Euskal Herrian Euskaraz-en webgunean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.