EHIGE irakasleen hizkuntza eskaeren murrizketen aurka
GASTEIZ.Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1.515 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo du datorren urteko ekainean. 85 lanpostutan lehen hizkuntza eskakizuna eskatuko dute, eta hori salatu du EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak: «Beti esan dugu irakasle guztiei bigarren hizkuntza eskakizuna agindu behar zaiela». Gainera, hizkuntza eskaeren inguruko legedi bat eskatu dute, curriculumean ezartzen diren helburuak betetze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu