Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ehizatzeko baimena duten 45.000ehiztari inguruk gaur ekingo diote ehiza garaiari. Nafarroan,duela bi aste hasi ziren ehizan, urriaren 1ean -20.000tik gora lizentzia daude bertan-. Oilagorretako denboraldia joan den igandean hasi zen Nafarroan.
Usoak, oilagorrak eta basurdeak ehizatu ahal izango dituzte, besteak beste, gaurtik ehizaguneetara joaten direnek.
Oilagorren kasuan, aurten ehizatzen denaren gaineko kontrola eraman beharko dute ehiztariek Gipuzkoan, eta gehienez hiru ehizaki eraman ahal izango dituzte ehiztari bakoitzeko.
Ehiztari bakoitzak hamabost ehizakirako baimena du, eta haiek hartutakoan, baimena berritu egin beharko du. Baimena berritu gabe ehizara joaten denak 180,31 eta 366,62 euro arteko isunak jaso ahal izango du.
Federazio horretako lehendakari Jose Mari Usarragak goratu egin du kontrol sistema hori, eta Europa mailan aitzindaria dela adierazi.
Ekologisten kritikak
Ehizak zale eta jarraitzaile ugari baditu ere, ez da guztion gustuko.Eguzki talde ekologistak, eta Donostiako beste hiru elkartek-Ugatza eta Itsas Enara ornitologia elkarteak eta Club Vasco de Camping mendi elkarteak- Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote debeka dezala Ulia mendian ehiza egitea.
1989an segurtasun gunea sortu zuten Donostiako mendi horretan, eta hala ehizaren eremua mugatu zuten, pertsonen eta haien ondasunen onuretan. Lau elkarte horien iritziz, ehiza eta pertsonak ez dira bateragarriak, eta debekatzeko eskatu dute, dakarren arriskuarengatik.
1989tik Ulia mendia askoaldatu dela ohartarazi dute lau elkarteek, besteak beste, mendi horretan eraikin ugari egin direlako. Horrek asko murriztu dituhegaztientzako atsedenerako tokiak. Horregatik, 1989koneurriak berriz aztertu behar direla uste dute. Hala, ehizadebekatu behar dela ohartarazi dute.
Ehiza garaia hasiko da gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
45.000 ehiztari inguru hasiko dira ehizan gaur; Nafarroan, urriaren 1ean hasi zen ehiza garaia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu