Euskal herria

Ehizaren Lege berriak isolatutako etxebizitzen babes eremua 100 metrotan utziko du

Hasiera batean Eusko Jaurlaritzak proposatu zuenaren erdian gelditu da. Legea martxoa bukatu aurretik bozkatuko da Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran.

Jon Rejado.
2011ko martxoaren 1a
12:26
Entzun
EAEko Ehizaren lege berriak 100 metrotara mugatuko du jendea bizi daitekeen toki isolatuen babes eremua. 100 metro horiek ehiza xehean diharduten ehiztariek errespetatu beharko dute, ehiza larrirako 200 metro babes eremua mantenduko baita. Hirigune, landa gune, nekazal turismo, parke, kirol gune eta kanpalekuen inguruan 200 metroko babes eremua mantenduko da.



PSE-EE, EAJ eta PPren artean adostutako erdibideko zuzenketa baten bitartez onartu da kasu zehatz horretako babes eremuaren murrizketa, eta hasiera batean Eusko Jaurlaritzak proposatu zuenaren erdian gelditu da. Hala, ehizaren lege proiektuan 200 metroko babes eremuak proposatu zituen, kasu guztietan. Ordea, ehiztarien eskaerak haintzat hartu ditu Legebiltzarreko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Batzordeak.

Legea martxoa bukatu aurretik bozkatuko da Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, eta bertan onartuko da, ezustekorik ezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.