Ehiztari bat hil da, ehizan ari zela 10 metrotik erorita
ABALTZISKETA.Ehiztari bat hil zen atzo, ehizako postutik erorita. Ertzaintzak emandako datuen arabera, 10 metro ingurutik erori zen. Ezbeharra Txindoki mendian (Gipuzkoa) izan zen, Abaltzisketa eta Gaintza artean. Gizonak 64 urte zituen, eta kolpeen ondorioz hil zela azaldu dute.Ertzaintzak adierazi du gertaera nola izan zen argitzen ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu