Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman du ezbeharraren berri. Iturri horren arabera, 09:00 aldera jausi da ehiztaria, 64 urteko gizonezkoa, eta larrialdi zerbitzuak bizirik mantentzen saiatu badira ere, erorikoan jasan dituen zaurien ondorioz hil da ehiztaria.
Hasiera batean ezbeharra Abaltzisketan gertatu dela zabaldu da, baina ehiza postua Gaintzan dago (Gipuzkoa).