Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 73 urteko ehiztari bat topatu dute hilda Amoroton, Bizkaian. Bart gauean topatu dute, basoan. Tiro batek jota hil da gizona, eta, lehen hipotesien arabera, liteekena da ehizan ari zela istripuz hil izana.
Gaueko 20:45ean aurkitu zuen gorpua hildakoaren senitarteko batek. Lekeitiarra zen. Senideek jakinarazi dutenez, goizean irten zen etxetik eta iluntzean itzultzen ez zela ikusita abiatu ziren bere bila. Segurtasun Sailaren arabera, erori eta eskopetak tiro eginda hil izana da litekeena.