Gertakaria

Ehiztari batzuek jo egin dutela salatu du Kanbon perretxikotan zebilen emakume batek

Emakumea perretxikuak biltzen ari zen, eta joan ezin zuen bidetik joateagatik kargu hartu eta jo zutela salatu du.

2015eko urriaren 20a
10:59
Entzun

Iragan ostiralean gertatu zen erasoa SudOuest egunkariak jaso duenez. 53 urteko emakumea perretxikoetara joana zen, eta itxita zegoen ehiza postu baten ondoko bidean sartu zen. Emakumeak esan du ez zela konturatu bidea itxita zegoela (ehiza garaian postu inguruetako bideak itxi egiten dituzte). Salaketaren arabera, lehenik hitzez oldartu zitzaizkion ehiztariak handik joan behar zuela esanez, lehenengo aldia ez zela eta barre egiten ari zitzaizkiola oihukatuz. Gertakariaren berri eman duen egunkariaren arabera orduan hasi ziren irainak, "puta" eta horrelakoak.

Orduan ehiza postuan goran zegoen beste ehiztari batek, oihuka, burua txikitzearekin mehatxu egin zion. Postutik jaitsi eta buruan jo zuela salatu du emakumeak, baita ukondoan eta iztarrean ere. "Haserre zegoen eta hilko ninduela pentsatu nuen", adierazi du.

Gertatutakoaren ostean, emakumeak salaketa jarri zuen Kanbon bertan. Herrira bidean gertatutakoa entzun zuen lekuko batekin egin zuen topo eta horrek lagundu egin zion salaketa jartzen. Medikuarenean buruan eta ukondoan kolpe zantzuak aurkitu zizkioten, baita izterrean ere. Zazpi egunez lana egiteko ezintasuna aitortu diote, eta asteartean berriro joan beharko du sendagilearengana. Baionako fiskaltza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.