Nekazaritza eta arrantzako sailburuaren ustez, "oraindik goiz da" kalteen neurketa egiteko, baina leku batzuetan arazoa larria da gastu handiak dauzkatelako.
"Prezioen igoera nabarmenik ez da egongo, azken batean, nekazariek eta abeltzainek ordaindu beharko dituztelako gastu gehienak", esan du Saenz de Samaniegok.
Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordean laguntza eskatzeko kudeaketak egin dituela esan du sailburuak. Modu horretara, nekazari eta abeltzainek irailaren bukaeran jasoko lituzkete laguntzak.
Lehortea
EHNE, ENBA eta Eusko Jaurlaritzak batzorde bat osatuko dute beroaren kalteak neurtzeko
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailak, EHNEk eta ENBAk batzorde bat osatuko dute irailean beroaren kalteak neurtzeko. Nekazaritzako eta arrantzako sailburu Gonzalo Saenz de Samaniegok batzordea iraileko lehenengo astean bilduko dela adierazi du Gasteizen eskaini duen prentsaurrekoan. Uraren hornikuntzaren eta pentsuaren eskuratzearen gastuak neurtuko direla gehien adierazi du Saenz de Samaniegok. Hurrengo egunetan, ura behar duten lekura eramaten arituko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu