EHNE sindikatuak kritikatu egin du Europako Parlamentuak TTIPen gaineko txostena onartu izana, uste baitu aurrerapausoa eman duela AEBen eta Europako Batasunaren arteko TTIP akordioa onartzeko. Sindikatuaren arabera, adostutako neurriek ez dituzte TTIPen "marra gorriak" zehazten, eta "bidea zabalik" utzi dute hitzarmena guztiz onartzeko.
EHNEren arabera, AEBen eta EBren arteko merkataritza itunak "kolokan" jarriko du bertako nekazaritza zein elikadura segurtasuna eta ingurumena: "Gogoan izan akordioari esker ateak zabalik izango lituzketela transgenikoek, kloratutako haragiek berme sanitariorik gabeko elikagaiek zein ingurumena kaltetzen duten hainbat ekintzek".
Hori dela eta, herritarrei dei egin die akordioaren aurkako jarrera azaltzera, eta eskatu die bertako produktuen aldeko apustua egiteko.