Paul Nicholson EHNEko kanpo harremanetarako arduradunaren esanetan, "Larzac herrian MMEren kontra egingo den mobilizazioaren aurretik Bove askatu izanak, gizarte erakundeen presioak prozesu honetan izan duen eragina adierazten du". Ekainaren 24an Euskal Herriko sindikatuek Jose Boveren askatasunaren alde egin zuten ekitaldia ere gogoan hartzekoa da.
Cancunen (Mexiko) ospatuko da MMEren V. Ministroen Batzarraren kontrako gizarte mobilizazioaren abiapuntua Larzac herria izango da. Irailaren 8 eta 11 bitartean izango den MMEren Ministroen goi-bilera horri aurre eginez, Via Campesina eta mundu osoko gizarte mugimenduez osaturiko Nazioarteko Foroa eratuko da.
Paul Nicholsonen iritziz, "Larzacen sortuko den mobilizazioak politika ekonomikoen goitik beherako aldaketa emateko kanpaina moduko ekimen bat ipiniko du martxan. Gogoraraztekoa da, onartu berri den Europako Nekazaritza Politika eta transgenikoak, Cancunen MMEren gailurrean jorratuko diren merkatu trukerako oinarrizko gaiak izango direla, helburua nekazaritza merkatua eta zerbitzu publikoak are eta liberalagoak izatea baita, batik bat Amerikako Estatu Batuetako eta Europako transnazionalen interesen esku utziz. Lanzacetic inoiz baino ozenago oihukatu behar dugu, mundua ez dagoela salgai eta geu ere ez".
Nekazaritza
EHNEk Larzac herrian MMEren kontra egingo diren ekitaldietan parte hartuko du
Paul Nicholson EHNE sindikatuko kanpo harremanetarako arduraduna izango da nekazal sindikatuak Larzac herrian (Frantzia) Merkataritzaren Munduko Elkartearen (MME) aurka egingo diren ekitaldietara bidaliko duen ordezkaria. Confederation Paysanne erakundeak antolatu dituen ekitaldiak abuztuaren 8 eta 10 bitartean egingo dira eta Jose Bove sindikalistari elkartasuna adierazteko izan behar zuen mobilizazioa Boveren askatasuna ospatzeko baliatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu