HEZKUNTZA

EHU Shanghaiko sailkapeneko lehen 500 postuetan dago oraindik ere

Euskal Herriko unibertsitateen artean zerrendan ageri den bakarra da EHU.

EHUren Leioako Campusa, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 15a
17:22
Entzun

Shanghaiko sailkapenak neurtzen ditu goi mailako prestakuntza erakundeetan egindako ikerketen eragina eta prestigioa, eta gaur argitaratu dute aurtengoa. Euskal Herriko Unibertsitatea lehen 500 postuetan ageri da 2012az geroztik, eta aurten ere badago.

Zehatzago, 400. eta 500. postuen artean dago EHU. Zerrenda horrek multzoka sailkatzen ditu unibertsitateak; lehen 100 postuetan daudenak puntuazio baten arabera sailkatzen ditu, eta 100. postutik 200.era bitartekoak, 50eko bi multzotan. Hortik atzerakoak, ehunkako blokeetan ematen ditu, postu zehatza argitu gabe. Hala ere, EHUri buruz egin duen bilakaera grafikoan, hobekuntza nabari da iazko postuarekiko.

Amerikako Estatu Batuetako unibertsitateak dira nagusi rankingaren lehen postuetan. Harvardeko Unibertsitatea dago zerrendaren buruan. Hala ageri da azken hamabost urteetan.

Ez da Euskal Herriko beste unibertsitaterik ageri zerrendan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.