Europako Batasuna aztertzen ari da Erasmus programak nola funtzionatu behar duen 2013-14ko ikasturtetik aurrera. Hogeita bost urte bete ditu Europako unibertsitateen arteko truke programak aurten, eta etorkizunean nola jarraituko duen eta nola finantzatuko den eztabaidatzen ari dira Europako Batasuneko estatu kideak. Aurten, ordea, ez da arazorik izango programari dagozkion diru laguntzak pagatzeko, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez. 2013-14ko ikasturtetik aurrera egoera zein izango den jakitea oraingoz ezinezkoa dela ere zehaztu du.
2012-13ko ikasturteko Erasmus programarako laguntzak dagoeneko banatuta daude, EHUren esanetan. Mila ikasle joan dira EHUtik, programa horren bidez, Europako unibertsitateetan trebatzera aurten. Hilero 110 euroko laguntza jasoko dute, Europak horretarako jarritako funtsetatik. Espainiako Hezkuntza Ministerioak kudeatzen du diru hori, eta EHUk jada %80 jaso du. Gainerako %20 martxoan jasoko du unibertsitateak, eta funtsak badaude horretarako. Europako Batasunak emandako laguntzetatik aparte Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Kutxabankek ere laguntzak ematen dituztela zehaztu du EHUk.
EHUk argitu du Erasmusek aurten ez duela izango ordaintzeko arazorik
Unibertsitateen arteko truke programak 2013tik aurrera nola funtzionatu behar duen aztertzen ari da Europa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu