EHUk Udako Ikastaroak antolatu ditu, profesionalei arreta jarrita

Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak ontzat jo du 432 milioi euroko aurrekontua, iaztik 2,78 puntu murriztu dena

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen 31. aldiak ere murrizketak sumatu ditu: 1,4 milioi euro emango dira udako ekintzetarako, iaz baino 100.000 euro gutxiago. Ordea, murrizketa hori hitzarmenen bidez konpondu dute, eta 2011. urtean baino eskaintza zabalagoaizango dela adierazi dute. 104 ekintza egingo dituzte, hamalau ziklotan banatuta. 2012an ikastaro gehiago eskainiko dizkiete profesionalei, aurreko urtearekin alderatuta; horien artean, hezkuntzarekin lotutakoek garrantzi handia izango dute, baita osasunarekin eta enpresa ekonomiarekin lotutakoek ere.

EHUko Gizarte Kontseiluak, bestalde, 432 milioi euroko aurrekontua onartu du 2012rako. Iazko aurrekontua baino 2,78 puntu txikiagoa da; soldatetan izan ezik, gainontzeko ataletan murrizketak daude. Lantaldea ordaintzeko partida 276,7 milioi eurokoa da, 2011n baino 2,4 milioi euro handiagoa. Ordea, ohiko gastuetarako dirua ehun milioikoa izango da, iaz baino %5,2 gutxiago. Inbertsioa zortzi milioi euro jaitsiko da.

Lan karga handia ikasleentzat

EHUko Ikasle Kontseiluaren ustez, berriz, EHUk ez du ondo ulertu Europako Unibertsitate Eremua, eta, ondorioz, ikasketak eta bestelako ekinaldiak uztartzeko aukerarik ez dutela salatu dute. «Bolognak ez du esan nahi ikasleak etengabe ebaluatu behar direnik, baizik eta lan jarraitua aintzat hartu behar dela». Horrek gehiegizko lan karga eskatzen duela kritikatu du Ikasle Kontseiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.