Azpiegiturak

EHUko 120 irakaslek AHTren apustua "okerra" dela diote

Jaurlaritzari herritarrei egitasmoaz informazioa emateko exijitu diote, "eztabaida eta parte-hartze soziala ahalbidetzeko".

2007ko maiatzaren 17a
14:01
Entzun
EHUko 120 irakaslek AHTren proiektua kritikatu dute gaur, idatzi baten bidez, "apustu okerra" delako. "Elitista ere bada, energiaren kontsumo altua izango du", eta Eusko Jaurlaritzari herritarrei egitasmoaz informazioa emateko exijitu diote, "eztabaida eta parte-hartze soziala ahalbidetzeko".

Bilbon egin dute aurkezpena, Sarriko Fakultatean, eta Jose Allende irakasleak esan du Jaurlaritza erabiltzen ari den prozesua "erabat ez-demokratikoa" dela.

Haien ustez, Abiadura Handiko Trenak ingurumenari eragingo liokeen kalteari buruzko azterketarik ez dute egin arduradunek, Eusko Legebiltzarrean eztabaidarik ez da izan eta herritarren parte-hartzerako biderik ez dute, "eta hori dena kontuan behar da, denbora luzez herri honen etorkizuna negatiboki baldintzatuko duen azpiegitura delako", Roberto Bermejo irakasleak adierazi duenez.

Bermejoren beraren arabera, "aspaldi erabakitako proiektua da" AHT, "eta orain propaganda eginez azaltzen ari dira Jaurlaritzakok".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.