Iñaki Goirizelaia izango da hurrengo lau urteetan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea, gaurko hauteskundeetan Marisol Estebani irabazi ondoren. Errektoretzako iturriek jakinarazi dute lehia estua izan dela, eta ia azken mahaiko botoen zenbaketa egin arte ez dela jakin irabazlea zein zen. Azkenean, Goirizelaiak botoen %52,25 jaso ditu.
EHUko Unibertsitatean lan egiten eta ikasten duten 52.236 lagunek zeukaten botoa emateko eskubidea, eta 09:00etan hasi dira horretan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan, 18:00ak arte.
Azken lau urteotan Juan Ignacio Perez Iglesias izan da EHUko errektore, eta hark egindako aldaketak onesten dituen sektorea ordezkatu du Goirizelaiak. Euskararen Plan Gidaria bete ez ezik, Euskal Herriko unibertsitateen sarea sendotzen saiatzeko konpromisoa hartu du.
Estebanek, aldiz, ildo kontserbadorea ordezkatu du. EHUko sektore kritiko abertzalearen ustez, “taifen erreinura itzultzea” ekarriko luke Esteban gailentzeak, EHUko kudeaketa ereduari dagokionez. Halaber, Euskararen Plan Gidariaren “erreforma egin beharko” dela esan du Estebanek kanpainan zehar.
EHUko errektore, Iñaki Goirizelaia
Lehia estuan gehiengoaren babesa lortu du gaurko hauteskundeetan Iñaki Goirizelaia, eta bi puntuko aldearekin nagusitu zaio Marisol Estebani. Juan Ignacio Perez Iglesiasen lekua hartuko du, botoen %52,25arekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu