azpiegiturak

EHUko irakasleen azterketaren ondorioekin manifestua atera du AHT Geldituk

Nafarroan lanak hasi izana salatu du, eta proiektuak Nafarroako gizartean eragin larria izango duela ohartarazi du.

2011ko abenduaren 21a
15:40
Entzun

AHT Gelditu Elkarlanak Nafarroako hainbat talde, sindikatu eta elkarterekin bilduko dela jakinarazi du gaur, AHTaren aurka ahalik eta indar gehien metatzeko. Horretarako manifestu bat kaleratu dute gaur Nafarroaan azpiegitura horrek izango duen eragina salatuz, eta azpimarratu dute Interneten hilabete batean 2.200 atxikimendu jaso dizutela.

AHT Gelditu Elkarlanak Nafarroan lanak hasi izana salatu du, eta proiektuak Nafarroako gizartean eragin larria izango duela ohartarazi du. Lanak inprobisatzen ari direla esan du eta horietan ez dagoela batere gardentasunik. Cadreitako lanak, adibidez, hauteskunde propaganda kutsua zutela esan du, eta esan dute horrek frogatzen duela azpiegituraren atzean interes politiko eta enpresarialak soilik daudela, eta ez gizarte osoaren interes orokorra. 

Mahai gainean jarri du Elkarlanak Alejo Etxart, Roberto Bermejo eta David Hoyos EHUko irakasleen egindako azterketa. Orain dela hilabete bat aurkeztu zuten horiek Iruñean, eta nafarrek ezagutu dezaten NUPen, Sakanan eta Tuteran aurkeztuko dutela iragarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.