Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak klaustroaren gaurko batzarra bertan behera uztea erabaki du, ehun bat ikaslek egin duten protestaren ondorioz.
Hain zuzen ere, Bolognako Prozesuaren kontrako jarrera agertu nahi zuen ikasle talde hori Leioako campuseko aula magna-ra sartu da errektorea hitzaldia egiten ari zen unean, eta oholtzara igota haren jarduna eten dute. Errektorea oholtzatik jaitsi da eta ikasleek han jarraitu dute.
Ordu laurden igaro eta ikasleek han segitzen zutela ikusita, saioa bertan behera uztea erabaki du Perez Iglesiasek, eta klaustroko kideek alde egin dute. Ondoren, beste hamar bat minutuz aula magna barruan jarraitu dute ikasleek, eta, ostean, irten eta manifestazioan joan dira Errektoretzaraino.
EHUko klaustroa bertan behera utzi dute, ikasleen protestaren ondorioz
Bolognako Prozesuaren aurkako jarrera agertzeko Leioako campuseko =i aula magna=i-ra sartu dira ehun bat ikasle, eta errektorearen hitzaldia eten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu