HEZKUNTZA

EHUko udako ikastaroetan handitu egin dute euskarazko eta ingelesezko eskaintza

XXXI. edizioa da aurtengoa eta 104 jarduera eta nazioarteko hamar kongresu antolatuko dituzte. Ekaina eta iraila bitartean egiten dira ikastaro hauek, Donostiako Miramar Jauregian.

2012ko martxoaren 23a
14:03
Entzun

Gaurko aurkeztu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak udan eskainiko dituen ikastaroak. Aurten euskarazko eta ingelesezko ikastaro kopurua igo da. Iaz 12 ikastaro burutu ziren euzkaraz eta aurten 16 eskainiko dira. Ingelesezko ikastaroek ere gora egin dute, iaz zortzi ziren eta aurten lau gehiago. 

XXXI. edizioa da aurtengoa eta 104 jarduera eta nazioarteko hamar kongresu antolatuko dituzte. Bertan izan dira Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eta Jose Luis de la Cuesta Udako Ikastaroen zuzendaria. 

Ekaina eta iraila bitartean egiten dira ikastaro hauek, Donostiako Miramar Jauregian. Edizio honetan 14 ziklotan banatuko dira ikastaroak. Egitarau berrian irakasleei zuzendutako eskaintza zabala dagoela azpimarratu du De la Cuestak. Osasun, Hezkuntza eta Enpresa Ekonomia zikloek garrantzia izango dute. Baita azkeneko urtean topiko izan diren M15, udaberri arabiarra eta krisi ekonomikoa bezalako gaiek. Nazioarteko kongresuei dagokienez, Bilbo, Azpeitia, Getaria, Gasteiz, Guardia eta Tolosan egingo dira. 

Udako ikastaroen aurrekontua iazkoen parekoa da, milioi eta erdi euro ingurukoa. 8000 matrikula espero dituzte aurten. "Eskaintza akademiko zabala eta anitza izan dugu beti, nolabaiteko ospea lortu duena", azaldu du Goirizelaiak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.