Duela urtebete, hots, 2016ko abenduaren 16an jarri zuten bakegileek bake prozesuan kontuan hartzeko zutabe bat: Luhuson armak desegitekoak ziren bakegileak, baina Poliziak atxilotu egin zituen. "Luhusoko ekintzak frantses estatua armagabetzean inplikatzeko beharraren inguruan interpelatu zuen", azaldu dute bakegileek Parisen. Hartxe hartu zuen itzulbiderik gabeko bidea prozesuak, saio hark lortu zuen "babes eta zilegitasunari esker". Apirilaren 8ko armagabetzea etorri zen horren ondotik.
Luhusoko lehen saio horretatik urtebetera, beste zutabe bat jarri nahi dute orain, Parisen manifestazioa eginda. Eskaera zehatzak azaldu dituzte: PSP (Partikularki Seinalaturiko Presoa, frantsesez DPS) estatutuaren aplikazioaren amaiera, hurbilketa eta elkarretaratzea, eri diren presoen askatzea, zuzenbide arruntaren aplikatzearekin baldintzapeko askatasuna eskuratzeko eskubidea luketen presoen askatzea.
Prentsaurrekoa ematez gain, ehun pertsonalitate eta erakunde baino gehiagoren babesa eskuratzeko ere baliatu dute bidaia, eta Bakearen alde arriskatuz agiriarekin bat egin dute. "Bakearen aldeko engaiamendua hartzen dugu", esaldiarekin hasten da agiri hori. Eta tituluak dioen bezala, arriskatzeko eskatzen diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Bakearen alde arriska ezazue, biziaren alde arriska ezazue". Hainbat diputatu eta senatarik egin dute bat agiriarekin: Jose Bova EELVko eurodiputatua, Max Brisson senataria, Frederiqie Espagnak PSkoa eta beste hainbat. Ikusi agiria eta atxikimenduen zerrenda.
Manifestazioko aldarrikapenekin bat egin eta azpimarratu dute, eskera horiek egitea ez dela "amore ematea"; "juztizia egitateak baino ez ditugu eskatzen", diote.