EHUn matrikulatzeko negoziazioak «etenda» daude oraindik ere
Iñaki Goirizelaia EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak jakinarazi duenez, euskal presoak unibertsitate horretan matrikulatzekoaukera ahalbidetuko lukeen hitzarmenari buruzko negoziazioak «etenda»daue oraindik. Goirizelaiak azaldu duenez, Espainiako Estatuko Espetxe Zuzendaritzak ez dio oraindik erantzun EHUk eginiko eskaerari. Iazko abenduan, Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin zuen Auzitegi Gorenak 2009an emandako epaia, eta Espainiako Estatutik kanpo dauden euskal presoei eskubide hori aitortu zien. Espainiako kartzeletan daudenentzat, baina, beharrezkoa da Estatuko Espetxe Zuzendaritzarekin akordio bat egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu