Hondarribiko Udalak (Gipuzkoa) jakinarazi duenez, ehun ardi inguru hil ziren Jaizkibelen ostiraletik larunbaterako gauean. "Txakur batek edo gehiagok egindako eraso bat izan daiteke Jaizkibelen gertatutako ardien galeraren arrazoia", dio Udalak. Argorri puntaren ondoan izan zen gertaera etaHondarribiko artzain batenak ziren ardiok. Batzuk artean han daude baina gehienak itsasoak eraman ditu.
Gregorio Berrotaran Hondarribiko Udaleko Landa Garapeneko zinegotziak dioenez, "arrastoak begiratuta, badirudi ardian euren burua defenditzen ibili zirela, inguru batean belarrak oso zanpatutak daude-eta".
Zinegotziak “jendeari arreta handiagoa" eskatu dio txakurren kontuan. "Mendian lotuta eraman behar dira, hori argi uzten duen seinaleak badira, baina jendeak ez du kasurik egiten. Horrela saihestuko genituzke tankera honetako gertaerak. Alde batetik, animalien galera dago eta, bestetik, artzainak jasango duena ekonomikoki”.
Ertzaintza kasua aztertzen ari da. Gertaera jazo eta gutxira herritar baten deia jaso zuen.
Gizartea
Ehunen bat ardi hil dira Jaizkibelen, haitzetara erorita
Hondarribiko Udalaren ustez, txakur batek edo gehiagoren erasoa izan daiteke gertaeraren arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu