politika

Ehunka eta ehunka lagun elkartu dira Azpeitian zentsura mozioaren kontra

'Konponbidea orain! Euskal herritarren hitza errespetatu' lelopean manifestazioa egin dute, ezker abertzaleak deituta, eta babesa agertu diote Iñaki Errazkin alkateari. Gaur zortzi eztabaidatuko dute mozioa, EAJk eta EAk aurkeztuta.

2009ko urtarrilaren 10a
19:59
Entzun
Azpeitian (Gipuzkoa) ehunka eta ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean manifestazioan, EAJk eta EAk Iñaki Errazkin herriko alkatearen aurka sartu duten zentsura mozioaren kontra daudela agertzeko eta alkateari babesa agertzeko. Konponbidea orain! Euskal herritarren hitza errespetatu lelopean egin dute ekimena, Azpeitiko ezker abertzaleak deituta. Han izan da Errazkin bera, baita ezker abertzaleko udal taldeko hautetsiak ere.

Kanpotik ere jende asko joan da; besteak beste, Errazkinen ildoko hainbat alkate, eta auzapezek eraman dute pankarta: Marian Beitialarrangoitia Hernanikoak, Ino Galparsoro Arrasatekoak, Iñaki Zabala Urretxukoak, Alazne Olaizola Zestoakoak, Maider Ziganda Pasaiakoak eta Errazkinek berak.

EAJri leporatu diote ezker abertzalearen proiektu politikoa “zentsuratu" nahi duela, “baina ezingo du suntsitu”. Gatazkaren konponbidea premiazkoa dela esan dute eta, haren aldeko borondatea berretsi ostean, lanean segituko dutela.



EAJk eta EAk urtarrilaren 5ean sartu zuten zentsura mozioa Azpeitiko udaletxean, eta mozioa gaur zortzi eztabaidatuko dute, 12:00etatik, hango batzar aretoan. Julian Eizmendi izango da EAJk aurkeztuko duen alkategaia, eta jeltzaleek beste zinegotzi baten babesa beharko dute. EA prest azaldu da babesteko, baina ez EAJrekin udal gobernuan sartzeko. Hala, gutxiengoan gobernatuko luke EAJk.

ETAk abenduaren 3an Azpeitian Inazio Uria Altuna y Uriako enpresaburua hil ondoren sortu da hori guztia. Egun hartan bertan EAk udal gobernua zuen -iazko ekainetik zegoen ezker abertzaleko taldearekin eta Aralarrekin-, Errazkinen udal taldeak ez zuelako hilketa haren "gaitzespen garbirik" egin. Aralarrek ere utzi egin zuen udal gobernua handik egun batera, eta berehala esan zuen ez zuela zentsura moziorik babestuko.

Iñaki Errazkin ezker abertzaleko kideak 2007ko ekainaren 16ko udalbatzarrean lortu zuen alkatetza, EAE-ANVk (sei udal ordezkari, hura barne), EAk (bi) eta Aralarrek (bat) akordioa lortuta. 1979tik ordura arte beti EAJkoa izan zen Azpeitiko alkate
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.