Mundua

Ehunka hildako espero dituzte Filipinetan izan den luiziaren ostean; oraingoz 53 lagun atera diztuzte onik

Ehunka etxebizitza eta ikastetxe bat lurperatuta geratu dira Filipinetako ekialdean dagoen herri batean. Salbamendu taldeetako kideek 53 lagun atera dituzte onik Leyte uharteko Guisaugon herrian. Hala ere Gurutze Gorriko arduradunek eman dituzten lehen datuen arabera 200 hildako baino gehiago espero dituzte. Hasiera batean, 1.500 lagun inguru desagertuta daudela jakinarazi dute. "Mendia lehertu balitz bezala izan da, dena gain behera etorri da", azaldu du Leyte uharteko biztanle batek. Bertan gertatu da ezbeharra gaur goizaldean.

2006ko otsailaren 17a
15:54
Entzun
Filipinetako Gurutze Gorriko zuzendari Richard Gordonek azaldu duenez uhartea erabat estalita geratu da. Berak eman ditu lehenengo datuak(gutxienez 200 hildako eta 1.500 desagertu) baina hasierako kalkulua besterik ez dela azaldu du. Hala ere, oraingoz 23 hildako zenbatu badituzte ere ehunka espero dituzte.

Luiziak Ginshauga herrian 500 etxebizitza inguru suntsitu dituela jakinarazi du Rosette Lerias Hego Leyteko gobernadoreak. Antza denez, azken asteetan eurite handiak pairatu dituzte inguru horietan eta horrek eragin du luizia. Goizaldean gertatu da ezbeharra eta ikastetxe bat ere suntsitu du. 2.500 biztanleko herria ezabatuta geratu da guztiz. Lokatz geruzak 10 metroko altuera du hainbat lekutan, besteak beste, lurpean geratu den ikastetxea dagoen lekuan. Hori dela eta, salbamendu taldeek zailtasunak dituzte bertara iristeko. Hezkuntza zerbitzuetako iturrien arabera 200 ikasle inguru, sei irakasle eta zuzendaria zeuden ikastetxean ezbeharra gertatu denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.