Goizeko hamaikak aldera iritsi dira hainbat autobus Gipuzkoatik. Autobus horietan euren burua erruduntzat jotzeko asmoz joan den jendea. Atzo, EGIko gazteek joan den astelehenean Arzallusek egindako deialdiari erantzungo ziotela jakinarazi zuten.
Europa Press albiste agentziak emandako datuen arabera 350 pertsona joan dira Bilboko Justizia Jauregira. Tartean, besteak beste, Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea, Markel Olano EBBko kidea eta Iñaki Zarraoa EAJko Getxoko alkatea.
Guztiek autoinkulpazioa egiteko fromularioa zeramaten eskuetan. Agiri hori www.lehendakariarekin.com webgunean jarri dute eskuragarri bere burua errunduntzat jo nahi duen orok horretarako aukera izan dezan. Formulario horren bidez Batasunarekin bilerak izan dituela onartzen du autoinkulpatzen den pertsonak.
Honelaxe dio agiriak hitzez hitz: "Aitortzen dut, Batasunaren legez kanporatzea erabaki zuen Auzitegi Gorenaren epaia eta gero,ondorio guztien ezagutzarekin, aipatutako erakunde politikoarekin bilerak izanditudala".
Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak azaldu duenez batetik "beren errua aitortu zuten pertsona horiekin bat egiteko" joan dira gaur EAEko Auzitegi Nagusira autoinkulpazioa sinatzera. Bestetik bera ere Batasuneko kideekin bildu dela aitortzeko joan da Getxoko alkate jeltzalea auzitegira: "Esateko nik ere Batasunako jendearekin harremanak izan ditudala legez kanpo geratu ondoren". Gaineratu du "ikaragarria" dela epaitegietan eta epaileek "gizarte demokratikoaren aurka" hartu duten bidea.
Politika
Ehunka lagun autoinkulpatu dira Ibarretxeren auzian
Joseba Egibar eta Markel Olano EAJko buruzagiekin batera 350 lagun inguru Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren aurkako auzibidean autoinkulpatu dira EAEko Auzitegi Nagusian. Astelehenean gauza bera egin zuten EAJko hamabi buruzagi ohik, tartean Xabier Arzalluzek. Azken honek herritarrei dei egin zien gaur euren burua erruduntzat jo zezaten. Deialdi horri erantzun diote gaur ehunka lagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu