EUSKAL HERRIA

Ehunka lagun bildu dira 'Ateak ireki'-rekiko elkartasunean

19:00etan Iruñeko Udaletxe plazan "modu baketsuan eta adierazpen askatasunaren alde" elkartzera egindako deiari jarraituz, ehunka lagun bildu dira. Hedabide ugarik eman diote babesa itxitako atariari.

Jende andana, bilkuran. I. URIZ, ARP
2013ko azaroaren 23a
20:19
Entzun

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak debekatu egin zuen gaur arratsaldean Iruñean Ateak Ireki atariaren deitutako elkarretaratzea, baina protestari eustea erabaki dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, mobilizazioa prestatzeko baldintzak bete dituzte, deialdia gutxienez hamar egun lehenago jakinaraziz. Arazo teknikoak zirela medio, ordea, jakinarazpena ez zen garaiz iritsi, eta protesta ez du baimendu Albak.

"Ateak Irekik uste du adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri baten aurrean gaudela, Ateak Irekiren itxierari jarraituz", azaldu dute. Antolatzaileen iritziz, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak "ahalegin bat" egin beharko luke manifestazio eskubidearen gauzatzea bermatzeko, "batez ere kontuan hartuta akatsa berea izan zela".

Atariak atxikimenduak jasotzen jarraitzen du, eta jada 44 kazetarik, bederatzi hedabidek eta eragile politiko eta sindikalek eman diote babesa, EAk, Aralarrek, Sortuk, Ezkerrak, ELAk, LABek, Eilasek, CGTk eta ESK-k, esaterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.