GIZARTEA

Ehunka lagun elkartu dira Miarritzen erabakitzeko askatasunaren alde

Biziaren Aldeko Nazioarteko Topaketak egiten ari dira bertan, Marc Aillet Baionako Elizbarrutiko apezpikuak antolatuta.

Jenofa Berhokoirigoin.
2012ko abenduaren 1a
22:18
Entzun

Norberak bere sexualitatea diskriminaziorik gabe bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta emazteak beren gorputzaren jabe direla oroitarazteko elkarretaratzea egin dute Miarritzen, Lapurdin. Hain zuzen, bi ideia horiek zalantzan jartzen dituztenak bilduko direlako, Biziaren Aldeko Nazioarteko Topaketen kari. Marc Aillet Baionako Elizbarrutiko apezpikua da bilkuraren antolatzaile. "Kontzebitzetik hiltze naturaleraino, biziaren balioa, biziaren osotasuna, biziaren bortxaezintasuna sustatu behar dugu", apezpikuak dioenez.

800 lagun inguru bildu dira elkarretaratzera, antolatzaileen arabera. Talde feministak, gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteak, alderdi politikoak, antifaxistak... Deiarekin bat egin dute hogeita hamar bat egiturek.. Hautetsiak ere bertaratu dira, besteak beste, Sylviane Alaux eta Colette Capdevielle diputatuak.

Talde feministak, gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteak, alderdi politikoak, antifaxistak... Deiarekin bat egin dute 30 egiturek. Kolektiboaren aurkezpena egin zuten atzo Baionan, prentsaurreko bidez. "Ikustearekin zein hizlari mota etorriko zen, zerbait egitea erabaki genuen... Lobby-en erasoaldiez ez konturatzea izanen zen ezer ez antolatzea", azaldu zuen Michele Bertier Planning Familial taldeko ordezkariak elkarretaratzea antolatu duen kolektiboaren aurkezpenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.