Atzo goizean ehunka lagunek egin zuten martxa Martuteneko eta Zaballako espetxeetara. Gaixo dauden presoak eta zigorra beteta dutenak askatzeko eskatu dute, eta bide batez elkartasuna adierazi diete Gotzone Lopez de Luzuriagari eta Angel Biguriri.
Jakin denez, gainera, Ibon Goieaskoetxea isolamenduan sartu dute Villepinteko espetxean, funtzionario batekin izan dituen arazoak tartean. Anaiari jakinarazi diote presoaren egoera, hura bisitatzera joan denean.