'Euskal Y' proiektua

Ehunka lagunek parte hartu dute Durangon AHTaren aurkako manifestazioan

AHT Gelditu! Elkarlana taldeak antolatuta tren lasterraren kontrako manifestazioa egin da gaur eguerdian Durangon, hain justu, Euskal Liburu eta Diskoen Azoka dela-eta Bizkaiko herri horretara jendetza handia biltzen dela baliatuz. Eguerdiko 12:00etan abiatu da protesta ekitaldia Azoka ataritik, eta ehunka lagunek osatu dute Andre Mariaren Elizara bitarteko ibilaldia. Alderdi, sindikatu, gizarte talde eta elkarte ekologista askok bat egin dute AHT Gelditu! Elkarlanaren ekimenarekin.

2003ko abenduaren 8a
17:04
Entzun
Besteak beste, han izan dira Batasuna, EB-IU, Aralar, Zutik eta AB alderdietako ordezkariak, eta baita ELA, LAB, ESK, EHNE, EILAS eta ELB sindikatuetakoak ere.

'Gure lurra defendatuz herriak bizirik. Abiadura handiko trena gelditu!'izan da manifestazioaren goiburua, eta 'Txikizioa gelditu', 'Ez, ez, ez, AHTrik ez', 'Ama lurra defenda dezagun', 'Ez, ez, ez, ez dira pasako' lelorik oihukatuenak.

Nolanahi ere, abiadura handiko trenakingurumenean zein gizarte eta ekonomi arloetan egin ditzakeen kalteez ohartarazteaz gain, Eusko Jaurlaritzak proiektu horren inguruan herritarren iritzia ez duela ezertarako kontuan hartu salatu nahi izan dute manifestazioaren antolatzaileek zein partehartzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.