Urtero legez, Euskal Herriko errepideetan ehunka lagun bildu dira euskal presoen eskubideen alde. Gaur bildu dira, hain zuzen, Etxerat-ek egindako deialdiari erantzunez.
Elkarte haren arabera, "egoera gordina eta larria" da, "eta PSOEk eta UMPk sufrimendua eragiten jarraitzen dute". Presoek "presio" handia jasaten dutela salatu du, eta gizarte eragileei dei egin die presoen eskubideak defenda ditzaten.
Gaur egun kartzeletan dauden 183 euskal presok dagoeneko aske egon beharko luketela adierazi du Etxeratek; izan ere, bete behar zuten espetxe zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak betea dituztela esan du. 183 horietatik 146 Espainiako espetxeetan daude eta 37 Frantzian.
Hamabi presok, berriz, gaixotasun fisiko edo psikiko sendaezinak dituztela dio elkarteak, eta horietako zazpiri ukatu egin dietela Espainiako legediko 92. artikuluaren aplikazioa.
Abuztuaren 5ean hondartzetan elkarretaratzeak egingo dituzte, 12:00etan. Hori ere urtero egiten duten ekimena da.
Argazkian, gaurko ekimena Legorreta (Gipuzkoa) parean. (Goierriko Hitza).
Euskal presoak
Ehunka lagunek presoen eskubideen alde egin dute errepideetan
Abuztuaren 5ean hondartzetan elkarretaratzeak egingo dituzte, 12:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu