INDARKERIA MATXISTA

Ehunka lagunek salatu dute Algortan Portu Zaharreko jaietan izandako sexu erasoa

Elkarretaratze isila egin dute Algortako Portu Zaharrean, Getxon (Bizkaia).

Jendetza Algortako Portu Zaharrean, ostegun goizaldeko erasoaren aurka. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 14a
09:59
Entzun

Hamar minutuko elkarretaratze isila egin dute Erasorik ez erantzunik gabe lelopean, Getxoko Udalak eta Portu Zaharreko Jai Batzordeak deituta.

Ostegun goizaldean gertatu zen erasoa. Udalak ez du xehetasunik eman, baina, berri agentziek zabaldu zutenez, erasoaren lekuko batek biktima defendatu zuen eta poliziei deitu zien. "Jokabide sexistek eragindako eraso edo tratu txar guztiak" arbuiatu zituen ostegunean bertan udaleko bozeramaileen batzordeak, aho batez.

Gauerdirako manifestazioa antolatu du mguimendu feministak Algortako Portu Zaharrean, eraso bera salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.