Ehunka pertsona, Bardeako tiro eremuaren kontra
ARGUEDAS. Gastu militarra hezkuntzaren eta osasunaren arloan erabil dezatela eskatu zuten igandean Bardeako (Nafarroa) tiro eremuaren aurkako martxan parte hartu zuten ehunka herritarrek. Bardeako Tiro Eremuaren Aurkako Batzarrak antolatu zuen protesta, eta alderdi eta talde anitzen babesa jaso zuen. Naturgune batean halako azpiegitura baimentzea salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu