Dozenaka lagunek egin dute protesta Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean bart goizaldean izandako erasoaren kontra. 03:00 aldera, gurpilak erre eta errektoreordetzaren sarreran bota dituzte. Kalteak eragin dituzte sarreran.
EHUk deituta, elkarretaratzea egin dute 12:00etan, bost minutuko isilunea gordez. Ordezkari politiko ugari izan dira bertan; besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Fernando Plazaola EHUko errektoreordea ere bertan izan da.
Concentración en repulsa al ataque del vicerrectorado de Álava esta mañana. @PodemosVitoria@PodemosEuskadi_pic.twitter.com/VAMHYejacQ
— GP Podemos Gasteiz (@podemosgasteiz) 2016(e)ko maiatzak 2
Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.