Mendia

Eibarko mendizale bat hil da Hiru Erregeen Mahaian

ETBk adierazi duenez, amildegi batetik behera erorita zendu da.

2008ko otsailaren 1a
17:00
Entzun
Eibarko (Gipuzkoa) mendizale bat hil da gaur Nafarroako Pirinioetan, Hiru Erregeen Mahaia mendian, ETBk adierazi duenez.

13:20ak aldera gertatu da ezbeharra eta, dirudienez, amildegi batetik behera erorita hil da.

Guardia Zibileko erreskate taldea ezbeharra gertatu den tokira joan da, bi helikopteroekin, baina ezin izan du ezer egin haren bizia salbatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.