POLITIKA

Eider Zuriarrain atxilotu du Ertzaintzak Sondikan

Joan den apirilaren 16an, Espainiako Auzitegi Nazionalak "ETAri laguntzea" leporatuta zazpi urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Zuriarraini.

2013ko maiatzaren 3a
17:44
Entzun

Eider Zurriarain atxilotu du Ertzaintzak gaur, Sondikan. Otsailean epaitu zuten Eider Zuriarrain Espainiako Auzitegi Nazionalean Ibai Beobide, Euri Albizu, Xabier Atristain, Juan María Maizkurrena, Miren Josune Balda, Jose Agustin Camacho, Adur Aristegi eta Jon Rosalesekin batera. Eta, joan den apirilaren 16an, Espainiako Auzitegi Nazionalak "ETAri laguntzea" leporatuta zazpi urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Zuriarraini. Ibai Beobideri hogei urteko zigorra ezarri zion auzitegiak, eta Albizuri zazpi urte eta sei hilabetekoa.

2011ko martxoan Espainiaratzearen aldeko erabakia jakinarazi zuen Paueko Apelazio Auzitegiak. Zuriarrain kontrol judizialpean egon da aske bitarte honetan. 2011ko otsailaren 10ean atxilotu zuten Zuriarrain, Urruñan (Lapurdi), eta preso sartu zuten, harik eta hurrengo egunean kontrol judizialpean aske utzi zuten arte. Espainiako Auzitegi Nazionaleko euroagindu eskaera baten ondorioz atxilotu zuten, lanera zihoala, Urruña eta Baiona arteko bidean. ETArekin kolaboratzea egozten dio Auzitegi Nazionalak Zuriarraini. Jende gehiago ere atxilotu zuten operazio hartan, eta atxilotuek Guardia Zibilaren eskutik tortura gogorrak jasan izana salatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.