Eider Zuriarrain Espainiaratu egingo dute

2011ko martxoaren 1a
16:37
Entzun
Eider Zuriarrain (Bilbo, 1979) Espainiaratu egingo dute, gaur hango Auzitegi Nazionalaren eskaeraren alde agertu baita Paueko Epaitegia (Frantzia). Oraingoz, aske segituko du, baina kontrol judizialpean izango dute. Otsailaren 10ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Lapurdin, ETArekin zerikusia zuelakoan.

Orduan espetxeratu egin zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera zela eta. Paueko Auzitegiak libre utzi zuen otsailaren 15ean, baina auzi saioa egitekotan. Gaur egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.