EITB

EITB Nafarroan emititzeko ituna sinatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak uztailean

Uztailaren bigarren hamabostaldian izenpetuko dute. Itunak kontuan hartuko ditu LTD eta kable bidezko telebista, eta irratiaren emisio digitala eta FM bidezkoa.

EiTBko langileen protesta bat. MONIKA EL VALLE / ARGAZKI PRESS
Maialen Unanue
2016ko uztailaren 1a
12:19
Entzun

Bi gobernuek asteon onartu dute ituna. Itunak ETB Nafarroan emititzeko hainbat konponbide tekniko jasotzen ditu; egungo multiplexaren bidez, balizko bigarren multiplex baten bidez edo eremu lokalerako erabiltzen diren multiplexen bidez. Bestelako alternatibak ere kontuan dituzte.

Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, alderdi tekniko horiek jasoko dituzte Nasertic enpresa publikoak eta EITBk amaitzear diren memoria batean. Berri agentzien arabera, itun horretan aipatzen da EITBk Nafarroako errealitate politikoa, soziala eta instituzionala, sinboloak eta Nafarroako identitatea "errespetatzeko" konpromiso irmoa duela; Euskal Autonomia Erkidegotik bereizitako errealitate gisara aurkeztuko dutela Nafarroa. Horrez gain, "sentsibilitate politiko eta ideologiko desberdinak kontuan hartu eta errespetatuko dira", iritzi publiko "anitza" osatzen laguntzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.