HEdabideak

EITB sortzeko legea erreformatzeko tramiteak abiatzea onartu dute Eusko Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrak onartu egin du EITB sortzeko legea erreformatzeko tramiteak abiatzea. PPk proposatu du erreforma, eta PSE-EEren eta PPren 33 botorekin onartu egin dute. EAJk, EAk, EB-Berdeek eta Aralarrek ezezkoaren alde bozkatu dute. Talde horien boto denak zenbatuta 33 osatzen dituzte, baina EAko legebiltzarkide Juan Porres ez zegoen legebiltzarrean (gaixorik dagoelako), eta beraz 32 boto batu dituzte. Ezker Abertzalea taldeak ez du parte hartu ez eztabaidan eta ezta bozketan ere.

2005eko urriaren 14a
12:59
Entzun
Orain EITB kontrolatzeko Eusko Jaurlaritzako kontseiluan eztabaidatuko dute proposamena. Han, taldeek emendakinak aurkezteko aukera izango dute, eta gero, osoko bilkuran berriz ere botazioa egingo dute.

Legegintzaldi hasieran, Gobernu berriak hiru hilabeteko epean EITBko zuzendari orokorra zein izango den proposatzea jasotzen da PPren mozioan. Gainera, zuzendari orokor postua lau urterako izatea eta legegintzaldi bakoitzean aldatzea ere jasotzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.