EITBren inkesta

2011ko azaroaren 20a
22:48
Entzun

EITBk Hego Euskal Herriko bozkalekuetan jasotako datuen arabera, Amaiur koalizioa EAJren aurretik izango da gaur egin diren Espainiako hauteskundeetan. Amaiurrek 5 eta 7 diputatu artean lortuko lituzke Hego Euskal Herrian EITBk emandako datuen arabera. EAJk, berriz, 4 edo 5 lortuko ditu, eta Nafarroan Geroa Bai koalizioarekin beste bat lor dezake, baina kolokan izango luke hori Uxue Barkosek.

Gauzak horrela, parekotasuna handia izango litzateke gaurko hauteskundeek utziko luketen lehen ondorioa. Parekotasun horren barruan, ordea, Amaiurren emaitzak besteen aurretik nabarmentzekoak lirateke, Espainiako Kongresuan talde propioarekin sartuko litzatekeelako koalizioa, indar handiz.

Ez dago oraingoz hain garbi EAJk berea izango lukeen, ordea. Uxue Barkosek Geroa Bairekin Nafarroan diputatu bat lor dezake baina kolokan dago hori, eta dirudienez lehia estua izango da. Geroa Baik diputatu hori lortuta, EAJri talde propioa izatea ahalbidetuko lioke.

Bozkalekuak itxi bezain laster eman du ezagutzera bere inkesta EITBk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.