euskal presoak
Ekain Rodriguezen kontrako euroaginduari buruz erabakitzeko epaiketa abenduaren 2an egingo dute
Gaur egitekoak ziren Paueko Auzitegian joan zen asteartean atxilotutako Ekain Rodriguezen kontrako euroagindu eskaeraren inguruko epaiketa. Rodriguezen abokatuak, ordea, defentsa ondo prestatzeko denbora gehiago eskatu dio auzitegiari. Onartu egin du eskaria auzitegiak, eta abenduaren 2an egingo dute epaiketa. Askatasunak hara joateko deia egin du, Rodriguezi elkartasuna azaltzeko, eta "frantziako agintarien jarrera errepresiboa salatzeko"
Frantziako Polizia Judizialak joan zen asteartean atxilotu zuen Ekain Rodriguez, Baionan. 26 urteko donostiarra Baionako bere etxetik ateratzen ari zela atxilotu zuten, 08:30ean. Euroagindu batean oinarriturik eraman zuten Baionako polizia-etxera, eta Muret-Seysseseko espetxera eraman zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalak egin zuen euroagindu eskaera. Rodriguezi ETAri laguntzea leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu