Epailearen aurrean izan dira gaur fiskala eta Antton Troitiñoren abokatua, hura Espainiaratzearen aldeko eta kontrako argudioak emateko.
Laugarrenez eskatu zion iazko urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak Londresi Troitiño estraditatzeko. 2015eko apirilean euroagindu eskaera onartu zuen Londresek, baina preso ohiaren helegitea aintzat hartu zuen gero.
2011n, 24 urteko zigorra bete ondoren, Parot doktrina zela-eta Troitiño 2017ra arte preso sartu behar zela agindu zuen Espainiak. Estrasburgoko Auzitegiak bota zuen atzera doktrina hura, eta Troitiñori "berriro ETAn sartzea" egotzi zion orduan Auzitegi Nazionalak.