Iazkoan bildutako arrakastaren ondotik, aurten ere bideo ugari egiten ari dira antolatzaileak deialdi gisa. Joan den astean sareratu zuten aurrenekoa, eta gaur bigarrena. Hirugarren bat ere izango da. Iazkoak ia 10.000 bisita izan ditu.
[Youtube]https://youtu.be/AbblZkiZspo[/Youtube]
Antolatzaileek nabarmendu dute "jai giroan burutzeagatik ere, aldarrikapen eguna" dela: "Indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpo nahi ditugula esateko eguna". Besteak beste, gogoan izan dituzte sare sozialetan iruzkinak idazteagatik eginiko polizia operazioak, errepideetako kontrolak eta Baigorrin iazko irailean Frantziako Poliziak eta Espainiako Guardia Zibilak eginiko polizia operazioa: "Indar okupatzaileak Euskal Herrrian dauden bitartean ez baitugu bakerik".