Araba Euskaraz

Ekainaren 19an Amurrion egingo da 2005eko Araba Euskaraz

Datorren urteko Araba Euskaraz ekainaren 19an egingo da Amurrion. Amurrioko Aresketa ikastolak antolatuko du, 'Ekiozu bideari' goiburuarekin. Ikastola horrek Arabako ikastolen jaia antolatzen duen hirugarren aldia izango da, gainera. Oraingoan, herrialdeko egoera soziolingustikoaz arreta deitu eta euskara indartzeaz gain, haur hezkuntzarako eraikin berri baterako dirua lortzeko helburu zehatza dute.

2004ko azaroaren 25a
17:48
Entzun
Ekainaren 19an egingo da, Amurrion, 2005eko Araba Euskaraz. Amurrioko Aresketa ikastolak antolatu du jaia 'Ekiozu bideari' lelopean. Jaialdiko kartela Jose Luis Zumeta margolariak egin du, eta "euskaraz irri egiten eta hitz egiten" ari diren txoriak margotu ditu.

Jaialdia herrialdeko egoera soziolingustikoaz arreta deitu eta euskara indartzeko baliatzeaz gain, haur hezkuntzarako eraikin berri baterako dirua lortzea dute helburu zehatza. Gainera, ahal bada, patio estali bat ere egin nahi dute.

Amurrioko Aresketa duela 27 urte hasi zen lanean. Orduan, 25 ikasle zituen, eta pisu txiki batean ematen zituzten eskolak. Gaur egun 424 dira han ikasten dutenak eta 40 irakasle eta langile daude. 1986an eta 1996an ere antolatu zuten Araba Euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.